XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DEITURA.

Etxebarria'k, batera deitu nai bestera, ETXEBARRIA dau bere izena, edo ta baita Etxebarria'ko san Andres.

Orretara, zegaitik deituten dautse Markiña-Etxebarri?.

Ziurretik Markiña aldeko Etxebarri zeaztutearren, edo obeto lekutzearren.

Etxebarri geiago be ba dagozalako Bizkaia'n.

Baiña ez dauka izen orrek ezelako oiñarririk istorian zear.

Etxebarri beti izan da bere jaubetasun osoko eleiz-atea (anteiglesia): Etxebarri'ko san Andres, edo ta gure denporetan Ander deuna.

Iñoiz gertaten da uriak sortzean lurralde batzuk eztabaidetan jartea, uriari mesede egiteko, besteko biztanle batzuk geitu eutsezelako, edo auzoren batzuk, len azke ziranak, uriari agindu eta sartu eutsezalako.

Orrek asarreak sortzen zitun uri eta lengo ingurukoekaz, nai ta gero, denporen eragiñean, arazo ori zela ala konpondu.

Gertatu eikean ori Markiña'n be.

Baiña Etxebarri eta Markiña'gaz ez dago orrelakorik.

Don Tello Bizkai'ko Jaunak 1.355 urteko Maiatzaren 6'an Markiña'ri uri izateko nortasuna emon eutsanean, garbi zeaztuten zan ortako agirian, Markiña uri barria, Aspiltza deitzen dan lautadan jasoko zala, eta Alzobi eta Alzelai deiturako lurraldetan, bai eta Zuminaga'koan, eta Darretai deiturako solo bitan, eta Barrenda'ko beste bitan, eta Olaegi'n eta Murua'n.

Danetara amar lurralde orreitan oinarrituko zala uri edo erri barria.

Geiago.

Baldintza lez ipinten eban ez eitezela Markiña'ko uritar lez sartu Bizkai'ko Jaun berberari lurralde-lau edo Bizkai-lurra deitzen zaneko lez petxak edo amarrenak ordaintzen eutsezanik.

Agerbide ori, jakiña, inguruko eleiz-ate edo erritxoekaitik zan.

Etxebarria Markiña'ko merindadean sartuta egoteak be, deitura ori erabiltera oitu zitun, au da Markiña merindadeko Etxebarria, beste ainbat erriren antzera, nortasun eta jaubetasun osoko erria dala eta ala izaten jarraitu nai dauala.